XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakterioen kutsadura eta kloro eskasia ur sare munizipalaren arazoak Imanol GARATE.

Azken egunetan herrian dugun arazo berriena edateko urarena da.

Osakidetzak abuztuaren 29an Zumaiako udalari bidalitako gutun batetan herriko ur sare munizipalak ez zuela edateko kalitaterik adierazten zuen, azken bi hilabeteetako ur analisien ondorioz, batzuetan kloro eskasiagatik eta beste batzutan bakterioen kutsadura.

Bakterioen kutsadura, coliforme izenekoek eragina da.

Coliformeak, asko edo gutxi, beti azaltzen dira uretan baina kopuru bat gainditzean ura edanezina kontsideratzen da.

Coliformeen ugaritasuna ur eskasiaren ondorio da zihur aski.

Kloro eskasia, berriz, ur depositoak duen depuradoraren arazoa da.

Badirudi Zumaian dugun depuradorak ez duela behar bezain ondo funtzionatzen edo ez duela izan behar zuen arreta.

HB-k puntualizazio batzuk egin nahi ditu: Osakidetzaren informeari eman zaion erabilera telebistan eta beste komunikabide batzuetan ere salatu nahi dugu.

Herriak erabiltzen duen uraren berri informazio sakona behar du eta ezin zaio informazio hau ukatu, udal batzuk nahi duten bezala.

Zumaiako kasuan, jakin dugunez, depuradora ez dago kondizio onetan, azken urteotan mantentze hutsuneak izan direlako.

Egoera hau lehen bait lehen konpontzea eta informazioa herrian ondo zabaltzea beharrezkoa ikusten dugu.